Gabonetako Torneoko emaitzak

Kronika - Erredakzioa 2009ko urt. 4a, 01:00

Urte bukaeran Gabonetako saskibaloi jardunaldia jokatu zuten Hernaniko taldeek. Lagun arteko partiduak jokatu zituzten talde gonbidatuekin eta azkeneko egunean oroigarriak eman zizkieten gonbidatuei. Senior taldeak ezin izan zuen Alde Zaharraren aurka lehenengo egunean baina bigarrenean Intxaurrondoko Inter-i irabazi zion, luzapenean. Juniorrak lehenengo mailako La Salleren aurka aritu ziren lehenengo egunean eta erraz irabazi zuten; bigarren egunean, Gros Xakeren aurka nahikoa lan izan zuten. Kadeteek lasai jokatu zuten etxekoen aurrean, lehenengo mailan denboraldi gogorra izan ondoren.

Gabonetako Torneoa

SENIOR MUTILAK
Teklan Laser HKE 76
Alde Zaharra 83
---
Teklan Laser HKE 63
Inter 60  

JUNIOR MUTILAK
Hernani KE 65
La Salle 41
---
Hernani KE 60
Gros Xake 62

KADETE MUTILAK
Hernani KE  90
Easo  48
---
Hernani KE  102
Atcoss 36

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!