Igandean Done Jakue Bidearen 5garren etapa egingo dute, Alegi eta Zegama artekoa

Kronika - Erredakzioa 2009ko urt. 5a, 01:00

Done Jakue Bidearen barruko ibilbidearen 5garren etapa egiteko asmoa dute igandean Mendiriz Mendi elkartekoek, Alegia eta Zegama arteko tartea, hain zuzen ere. Igandean goizeko 07:30etan abiatuko dira Atsegindegitik, eta arratsalderako bueltan izatea espero dute. Osteguna jarri dute izena emateko azkeneko eguna. Informazio gehiago nahi izanez gero, Iturregi plazako elkartearen bulegotik pasa behar da, astelehen, ostegun edo ostiraletan, arratsaldeko 20:00etatik 21:00etara.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!