SEIGARREN Berria Txapelketa aurkeztu zuten atzo Andoaingo Martin Ugalden. Bertan ziren Rufino Rekalde Hernaniko klubaren ordezkaria, Aurrera Saiazeko eta Berriako ordezkariak. Txapelketaren oinarriak aurkezteaz gain, egutegia aurkeztu zuten eta zozketa egin zuten zuzenean, partiduen egutegia osatzeko. 24 talde jokoan Guztira 24 klubek hartuko dute parte txapelketan, Gipuzkoako 8, Nafarroako 7, Bizkaiko 6, Arabako 2 eta Iparraldeko 1.
Partidu gehienak Hernanin
Txapelketa urtarrilaren 9an hasiko da eta 12 astez luzatuko da. Ostiral, larunbat eta igandeetan jokatuko dira partiduak, gehienak Hernanin.
Hernanik otsaila bukaeran
Zerrendaburu diren 8 klubek, tartean Hernanikoak, ez dute lehen kanporaketa jokatuko; beraz, Hernaniko taldeak otsailaren 27-28ko asteburuan jokatuko du lehen partidua. Lehen kanporaketan erabakiko da Usurbil edo Igorreko taldea izango duen aurkari.