Larunbateroko moduan, gaurkoan ere erremonte jaialdia izango da Galarretan. Lehenengo partiduan Ibarzabal eta Etxezabalek Etxabe II eta Baleztenaren aurka jokatuko dute. Bigarren partiduan, Ezkurra eta Agirrezabala Altuna II eta San Miguelen aurka arituko dira. Hirugarrenean, Iñigo eta Etxeberria IIIk Juaristi eta Iriarteren aurka neurtuko dituzte indarrak. Azken partiduan, Bereziartua eta Badiola Agirresarobe eta Ionen aurka arituko dira. Gaur, 16:00etan
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!