Santiagomendira joango dira asteburupasa Gazte Txokokoak

Kronika - Erredakzioa 2009ko urt. 3a, 01:00

gazte Txokoan hasi dira urtarrileko egitarauarekin. Ia egunero, asteartetik igandera, izango dute zeregina bertara jotzen duten gazteek.

Bi irteera
Hilabete honetan bi irteera egingo dituzte; bata bihar hain zuen, eta bestea hilaren azkeneko asteburuan. Santiagomendira joango dira asteburua pasatzera eta parajeaz gozatzeaz gain, beldur gaua antolatu dute, eta jolas mordoska bat ederki pasatzeko.

Tailerrak barra-barra
Tailer asko antolatzen dituzte Gazte Txokoan; hilabete honetan ere izango dute zer ikasi eta zer egin, izan ere, xaboi tailerra, txalaparta tailerra, liburuetako separadoreak egiteko tailerra eta bainurako gatzak egiten ikasteko tailerra egingo dituzte, besteak beste.

Txapelketak eta zinea
Futbolin txapelketa jokatua dute aste honetan eta hilaren 17an pin-pon txapelketa jokatuko dute. Zine saioak ere izango dituzte, asteartero, hilaren 13, 20 eta 27an.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!