JOAN den urtean Eskuz Binakako Txapelketa irabazi eta gero, aurten ere Oier Mendizabal bertan izango da. Bikotea joan den urteko beste txapeldunarekin osatuko du, Aimar Olaizolarekin. Beraz, txapela defendatzeko aukera ezin hobea izango dute.
Lehen partidua asteartean
Txapelketako lehen partidua asteartean jokatuko dute, Titin III eta Pascualen kontra. Finalaurdenetako partidua izango da, eta Eibarko Astelena frontoian jokatuko da, arratsaldeko 18:00etatik aurrera.
Zortzi bikote
Txapelketan zortzi bikotek hartuko dute parte. Asegarceren aldetik, Olaizola II eta Mendizabal IIak osatutako bikoteaz gain, honakoak hartuko dute parte: Berasaluze VIII-Begino, Olaizola I-Patxi Ruiz eta Bengoetxea VI-Beloki. Asperen aldetik berriz, hauek izango dira parte hartuko duten bikoteak: Titin III-Pascual, Gonzalez-Barriola eta Martinez de Irujo-Goñi III. Olaizola II-Mendizabal II txapelketa irabazteko bikote faboritoetako bat izango da. Bestea aldiz, Martinez de Irujo-Goñi IIIak osatutakoa.