URTEZAHAR egunean jokatu zen, hogeita hemezortzigarren aldiz, Labaien Torneoa Zubipen.
Torneoa hiru partidutara
Torneoa hiru partidutara jokatu zen, eta aurtengoan onenak hernaniarrak izan ziren. Lehen partiduan 0-na berdindu arren, hernaniarrek 6-5 irabazi zuten Kostkasen aurka, penaltitara. Bigarren partiduan, Realak 0 eta 1 irabazi zion Kotskasi, eta azkenekoan berriz, txuri berdeak nagusitu ziren 2-1 Realaren aurka. Sari banaketa Partiduaren amaieran sari banaketa egin zuten. Realeko aholkularia den Joseba Ibarburuk eman zion Hernaniri saria. Torneoko jokalari onena Eñaut Fernandez izan zen, eta Oscar Labaienek eman zion saria.