IES Hernanik datozen bi hiruhilabeteetan hamar ikastaro eskainiko ditu

Kronika - Erredakzioa 2009ko urt. 3a, 01:00

IES HERNANIk datozen bi hiruhilabeteetan eskainiko dituen ikastaroak aurkeztu ditu.

Hobetuz-eko ikastaroak
Zazpi ikastaro daude Hobetuzek lagundutakoak; besteak beste, Automatismo Programagarri Aurreratuak, Planoak interpretatzeko ikastaroa eta antenak jarri eta mantentzeko ikastaroa. Gehienak 40 ordu ingurukoak dira eta batzuetan sartzeko itxaron egin behar da.

Osalaneko ikastaroak eta bestelakoak
Osalanek lan arriskuen inguruko oinarrizko karneta lortzeko aukera ematen du. Bestelako ikastaroak ere badira, Automatismo eta Koadro Elektrikoak ikastaroa eta larruazala zaindu eta makilatzen ikastekoa.

HOBETUZ (langile eta langabetuentzat)
l Automatismo Programagarri Aurreratuak. (40 ordu). Itxaron zerrenda dago.
l Fagor 8055 CNC Tornoa. (40 ordu). 2 plaza.
l Planoak interpretatzeko ikastaroa. (50 ordu). 4 plaza.
l Automatismo Neumatiko eta Elektroneumatikoak. (40 ordu).
l Fagor 8050 Fresadora. (46 ordu). 3 plaza.
l Antenak jarri eta mantentzeko ikastaroa. (40 ordu).
l Sistema Domotikoak-Argindar Eroaleak. (30 ordu). Itxaron zerrenda dago.
OSALAN
l Lan arriskuen inguruko oinarrizko karneta. Eraikuntzako langile eta autonomoentzat. (8 ordu; egun bakarrean; normalean hilero, azken ostiralean).
BESTELAKO IKASTAROAK
l Automatismo eta Koadro Elektrikoak. Ekipo eta instalazio elektrotekniko erdi mailako titulua. Urtarrilaren 7an hasiko da; astelehenetik ostegunera, 17:00etatik 21:00etara.
l Larruazala zaindu eta makilatzeko ikastaroa. Gazteleraz, asteazkenetan, martxoak 4-apirilak 1, 18:30etatik 20:30etera. Euskeraz, astelehenetan, apirilak 27-maiatzak 25.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!