kategoriko bertsolariak, musika eta otordua. Horixe topatuko dute gaur Errioguardan Bertsolataren harira antolatutako bertso-bazkari musikatura hurbilduko direnak. Jatetxe bete jende topatuko dute artistek, sarrera guzti-guztiak saldu baitira.
Menu bikaina, ondo gozatua
Menu bikaina topatuko du gaur, Errioguardako bertso bazkari musikatura hurbiltzen denak. Hasteko, bazkari ederra mahaian; bigarrenik, bertsolariak, honakoak hain zuzen: Unai Iturriaga, Unai Agirre, Maialen Lujanbio eta Iker Osa. Hirugarrenik, musika, Imanol Kamio eta Aitor Atxegaren eskutik. Eta saltsa jartzeko, Eñaut Agirre bertso eskolako kidea izango dute tramagile.
Azkeneko saioa
Aurtengo Bertsolatako azkeneko saioa izango da gaurko bakaria. Aurretik haurrentzako saioa egin zuten abenduaren erdialdean, bertso jaialdi elegantea joan den larunbatean, eta Urtezahar egunean errondan parte hartu zuten, beren abilezia eta pikardiarekin koplak jarriaz. Joan den larunbatean bertso saio dotorea izan zen Biteri kultur etxean. Bertan izan ziren Andoni Egaña, Amets Arzallus, Igor Elortza, Sustrai Colina, Unai Gaztelumendi eta Unai Agirre bertsolariak.
Iraulio Panttalone bertso kabiya-k antolatua Bertsolata Hernaniko bertso eskolako Iraulio Panttalone bertso kabiya-k antolatu du, urtero bezala.