Italiako ahotsak entzun ziren atzo Milagrosan

Kronika - Erredakzioa 2009ko urt. 3a, 01:00

Italiako ahots fin eta goxoak entzun ziren atzo Hernanin, izan ere, Italiatik etorritako Libera Cantoria Pisani koroa izan zen Milagrosan kantuan, Kantuz abesbatzak gonbidatuta. Areto bete jenderen aurrean, errepertorio zabala kantatu zuten, Filippo Furlanen zuzendaritzapean. Errepertorioan Più che parole il silenzio bezalako piezak kantatu zituzten eta tartean Luca Nardo perkusiojoleak musika jarri zuen.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!