Mendiriz Mendi dagoeneko hasia da urte berrirako irteerak antolatzen. Hurrengoa hilaren 11an izango da, igandea, eta asmoa dute Done Jakue Bidearen barruko bideko 5garren etapa egitea, Alegia eta Zegama bitartekoa, hain zuzen. Horretarako, goizeko 07:30etan abiatuko dira Atsegindegitik eta egun erdian egingo dute mendi buelta. Informazio gehiago nahi izanez gero, elkartearen bulegora jo behar da, Iturregi plazara, astelehen, ostegun edo ostiraletan, gaueko 20:00etatik 21:00etara. Hilaren 8a baino lehen eman behar da izena.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!