Zenbait hausnarketa

Kronika - Erredakzioa 2009ko urt. 2a, 01:00

Etxeratek Bilbon urtarrilaren 3an manifestazioa deitu du. Bertan, gaixorik dauden eta kondena betea duten euskal presoen askatasuna eskatuko da, dispertsioarekin amaitzeaz gain. Elkarte honen kide naizelarik, zenbait hausnarketa egin nahiko nituzke: Hernanin badauzkagu zenbait preso, zeini gaizki deitutako Doktrina Parot aplikatu dieten. Hau da, bizi osoko zigorra. Doktrika hau argi eta garbi konstituzioaren aurkakoa da, lege penal kaltegarriagoa aplikatzen baitu atzeranzko balioaz. Hau ez diot nik, Jueces para la democracia-ko kide den pertsona batek baizik. Baina noski, euskal preso politikoak hiltzaile eta basapiztiak besterik ez direnez... Ba al daki inork badela preso bat, inongo odol deliturik gabea, 22 urte daramazkiena espetxean? Eta beste hainbat gehiago. Bitartean, beraien egia behin eta berriz errepikatuz, iritzi eta pentsamendu bakarra sortzen dute. Eta horrela, euskal presoekin edozer egin daiteke. Bueno, la cámara de gas no, que queda muy feo. Mota askotako indarkeriak daudela kontuan hartuz, doktrina honen aplikazioa estatu indarkeriaren adibide garbia da.
Rosa Lujanbio Galdeano (Pakitoren arreba, 24 urte Espainia eta Frantziako espetxeetan dispertsatuta daramazkien presoa).

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!