Hernaniko lau igerilari Gabonetako Nazioarteko Torneoan

Kronika - Erredakzioa 2009ko urt. 2a, 01:00

hernaniko igerilariek abenduan proba ezberdinak izan dituzte. Azkena, astelehenean izan zuten, Donostian, Gabonetako Nazioarteko Torneoa. Torneoan parte hartzeko minimo batzuen barruan sartu beharra dago eta Hernaniko 4 igerilarik parte hartzea lortu dute. Euskal Herriko selekzioarekin Olatz Altuna eta Mañel Aizpurua igerilariek hartu dute parte. Goizean izan ziren probetan finalerako sailkatzea lortu zuten eta arratsaldean, finalean, lan txukuna egin zuten. Mañel Aizpuruak 100 metro libretan, 2garren postua lortu zuen, 52.72ko denborarekin. Olatz Altunak 50 metro libretan 3garren postua lortu zuen, 26.74ko denborarekin. Bestalde, Hernaniko igeriketa taldearen izenean, Maitane Danborena eta Alazne Egiazabalek hartu zuten parte. Aurrenekoak finalera pasatzea lortu zuen, 100 metro bizkar proban, eta 7garren postua eskuratu zuen.

Neguko Espainiako Txapelketa
Abenduan, Neguko Espainiako Txapelketa ere izan da Madrilen. Bardulia taldea, Gipuzkoako igerilari onenak biltzen dituen taldea ere, bertan izan zen parte hartzen. Taldeko 20 igerilarien artean izan ziren Mañel Aizpurua eta Olatz Altuna. Azpimarratu beharra dago, sekulako maila izaten dela proba hauetan. Halako mailan, hernaniarrek ez zuten postu garrantzitsurik lortu, baina aipatzekoak dira bi igerilariek lortu zituzten denborak (25 metroko igerilekuan):

•Mañel Aizpurua:
-50 m. libre: 23.62
-100 m. libre: 50.04
-200 m. libre: 1:52.24
-Erreleboetan: 4 X50 m. libre 1:30.36; 4X100 m. libre 3:21.78; 4x200 m. libre 7:33.68; 4X100 m. estiloan 3:40.44.

•Olatz Altuna:
-50 m. libre: 25.96
-100 m. libre: 57.71
-Erreleboetan: 4X50 m. libre 1:46.33; 4X50 m. estiloan 1:59:37; eta 4X100 libre 3:53.43.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!