oraindik ez da bukatu Saharara laguntza bidaltzeko egiten ari diren bilketa. Abenduan zehar produktuak eta elikagaiak bildu dituzte herrian, ikastetxeetan, supermerkatuetan eta kultur etxean, besteak beste. Oraindik produktuak biltzen ari dira, eta nahi izanez gero, oraindik eman daitezke, kultur etxean eta Eroskin. Horrez gain, datorren astean, kutxak jarriko dituzte herriko beste supermerkatuetan, eta postu bat Plaza Berrin. Supermerkatuetan kutxak Supermerkatuetan propio jarritako kutxak daude produktuak bertan uzteko. Eroskin jarrita dago kutxa eta datorren ostiral eta larunbatean herriko beste supermerkatuetan ere jarriko dituzte. Kutxak oraindik aste pare batean jarrita izango dira.
‘Sahara no se vende’
Ostegunean Sahara no se vende dokumentala jarriko dute Sandiusterrin, 19:00etan, Saharako errefuxiatu kanpamenduei buruzko dokumentu berri eta gordina.
haima Plaza Berrin
Larunbatean, Plaza Berrin, postu bat izango da produktuak biltzeko, eta haima bat izango da, desertuko bizimoduaren adierazgarri sinbolikoa.
Konpresak, makarroiak, arroza, lentejak eta abar
Desertuko eta errefuxiatu kanpamenduetako bizi baldintzak gogorrak direnez, komeni da produktu egokiak bidaltzea. Horregatik, antolatzaileek produktu zehatz batzuk eskatu dituzte, honakoak: konpresak, makarroiak, arroza, lentejak, atuna oliotan eta azukrea.
Orain paketeak egin behar
Behin elikagai eta produktuak biltzean, paketeak egingo dituzte txukun-txukun, bidaia luzea egin behar baitute Saharako kanpamenduetaraino. Dagoeneko paketeak egiten ari dira baina oraindik lan haundia izatea espero dute.
Aurten 2000 kilo,
lehengo urtean 6000 kilo
Antolatzaileen esanetan dagoeneko 2000tik gora kilo bildu dituzte; asko da, baina motz geratzen da joan den urtean bildutako 6000 kiloak kontuan hartuz gero.
Horregatik, antolatzaileek esperantza dute, datozen egunotan jendeak esfortzu txiki bat egin, eta sos gutxi batzuk gastatuta, kutxak betetzen lagunduko duela.
Dirua sartu leike Frente Polisarioaren kontuan
Inork dirua eman nahiko balu, aukera badu. Horretarako karabanaren antolatzaileek Frente Polisarioaren izenean kontu korronte bat jarri dute:
3035 0080 94 0800054177.
Piztu itxaropena,
5garren euskal karabana
Azkeneko 5 urteetan Sahararen Aldeko Euskal Karabana antolatu dute, Euskal Herritik baliagarriak izango zaizkien elikagai eta produktuak bidaltzeko Saharako errefuxiatu kanpamenduetara. Aurtengo bilketa kanpainak Piztu itxaropenan du izena.