Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Koxka Hernaniko ezinduen elkartea kalean zehar ibiltzeko dauden traben zerrenda egiten ari da, gero udal arkitektoari eramateko. Inork trabaren bat adierazi nahi izanez gero, hiru bide ditu: kultur etxeko harreran dauden orrietako bat beteaz, korreoz bidaliz (82 postakutxa, Hernani) edota emailez: koxka-elkartea@hotmail.es.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!