castilla farmaziak, Urbieta kaleko autobus geltokiaren parean dagoen farmaziak, egingo ditu aurtengo gaueko turnoak. Urbieta kaleko 7garren zenbakian dago eta telefono zenbakia honakoa du: 943 552 941.
Urtero farmazia batek
Azken urteetan, gaueko turnoen sistema aldatu egin dute eta aldiro farmazia bakar batek egiten ditu urteko guardia guztiak. Horretarako, 3 farmazialariz osatutako talde tekniko bat dago, farmaziaz kanpokoa, gaueko turnoak egiteaz arduratzen dena. Zerbitzua gaueko 22:00etatik 09:00etara izango da.