Legearekin kunplitu eta urte zaharra kopla bidez agurtu zuten

Kronika - Erredakzioa 2009ko urt. 2a, 01:00

urte zaharra ezin bestela agurtu, kantuan egin zuen herritar talde batek, trazizioari eutsiz, koplaeskean ibili baitzen, bertsolari, trikitilari eta txistulariak lagun, Dios te Salve gora, Dios te Salve behera, herrian barrena.

Urteroko buelta
Arratsaldean abiatu ziren plazatik zaharren egoitzara; handik Urumea kalean behera Zinkoenearaino, eta buelta gora, geldialdiak eginez. Geldialdietan bertsolariek beren pikardia erakutsi zuten, bati ete besteari koplak boteaz eta irifar bat baino gehiago eraginez. Kalean zebilen jendeak gustora hartu zituen haien musika eta bertsoak, eta eztarria berotzeko mokadu eta tragoskarik ez zitzaien faltatu.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!