Datozen bi hiruhilabeteetako ikastaroak

Kronika - Erredakzioa 2008ko abe. 31a, 01:00

IES Hernanik honako ikastaroak eskainiko ditu datozen bi hiruhilabeteetan. Batetik, Hobetuz-eko ikastaroak, lanean ari diren langile eta Lanbideko bulegoren batera jo duten langabetuentzat: Automatismo Programagarri Aurreratuak (40 ordu); Fagor 8055 CNC Tornoa; (40 ordu); Planoak interpretatzeko ikastaroa (50 ordu); Automatismo Neumatiko eta Elektroneumatikoak (40 ordu); Fagor 8050 CNC Fresadora (46 ordu); Antenak jarri eta mantentzeko ikastaroa (40 ordu); Sistema Domotikoak-Argindar Eroaleak (30 ordu). Bestetik, Osalaneko ikastaroak: Eraikuntzan lan egiten duten langile eta autonomoentzat, 8 orduko ikastaroa, lan arriskuen inguruko oinarrizko karneta lortzeko. Hirugarrenik, Automatismo eta Koadro Elektrikoak ikastaroa. Laugarrenik, larruazala zaindu eta makilatzeko ikastaroa.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!