NEGUKO ezaugarrietako bat izaten da elurra, eta aurtengo neguan lehen aldiz, atzo bota zuen, bazter guztiak zuritzeko adina.
Egun osoan zehar etengabe bota ondoren, arratsaldeko lehen ordurako, nahiko txuria zegoen herria. Gaztetxoak eskolatik atera orduko, izan zuten elur bolak eskuan hartu eta elkarri boteaz jolasteko aukera. Hala ere, atzo elurraz disfrutatu izan ezin zutenek, gaur ere izango dute aukera; elurra iragarri baitute.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!