Antonio Zavala hil da, 80 urte zituela. Antonio Zavala idazle eta Euskaltzainak lan galanta egin zuen herri literaturaren ondarea biltzen Euskal Herri osoan, eta bera izan zen urte askoan Auspoa argitaletxearen buru eta bihotz. Hernanin ere ibili zen Antonio Zavala baserrietan eta galdezka, batez ere, bertsolarien inguruko kontuak. Lan haietatik etorri ziren hain zuen, Txabolategi eta Txirritaren inguruko liburukoteak, besteak beste, Auspoa bilduman argitaratuak.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!