Eroskiren aparkalekua jaiegunetan irekita

Kronika - Erredakzioa 2008ko abe. 31a, 01:00

hernaniko Udalak akordioa sinatu du Eroskirekin jai egun eta igandeetan Agustinetako aparkalekua irekita izateko. Guztira 55 plaza gehiago izango dira herrian. Hitzarmena medio, urtarrilaren 1ean, osteguna eta jaieguna, aparkalekua irekita izango da; beste hainbeste, urtarrilaren 4an, igandea, eta horrela aurrerantzean jaiegun eta igande guztietan.

55 plaza gehiago
Agustinetako aparkalekuari esker, herrian 55 aparkaleku gehiago izango dira herrian, horietako bi elbarrientzat. Horrek, Udalaren esanetan, arazo guztiak konponduko ez baditu ere, arindu egingo ditu.

09:00etatik 23:00etara
Aparkalekua irekita izango da jaiegun eta igandeetan, goizeko 09:00etatik 23:00etara. Ordutegi horretatik kanpo, kotxerik geratzen bada barruan, Udaltzainek zepoa eta isuna jarriko diote. Hartara, Eroskik ziurtatu nahi du lan egunetan, denda irekitzean, kotxerik ez dela izango barruan. Udalaren esanetan, Eroskik jarritako baldintza «ez da asko eska-tzea, bere aparkaleku pribatua uzten duenak, behar duenean libre izatea».

Ez du kobratuko
Udalak eskerrak eman nahi izan dizkio Eroskiri erabakiarengatik, «eta ez kobratzeko erabakiarengatik». Udalak antzeko gestioak egiteko asmoa adierazi du, «aparkaleku pribatuei erabilpen publikoa eman ahal izateko».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!