Gazte Asanbladak antolatuta, gaur, arratsaldeko 17:00etan, mus txapelketa jokatuko dute gaztetxean; parte hartzeko bertara joan besterik ez dago. Gaueko 01:00etan, urteroko kazerolada egingo dute, plazatik abiatuta. Goizeko 07:00etan berriz, kalejira egingo dute, herri kantak abestuz, plaza ingurutik abiatuta gaztetxeraino, bertan salda bero-beroa izango baitute zain.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!