Biharko partiduak

Kronika - Erredakzioa 2008ko abe. 30a, 01:00

Bihar, urtea ondo bukatzeko, erremonte partiduak izango dira Galarreta frontoian. Tejados Aoiz Torneoaren barruan Altuna II eta Eizagirrek jokatuko dute Urriza eta San Miguelen aurka; aurretik Martinez II eta Martinez I ariko dira Zulaika eta Zubizarretaren aurka; jaialdiko hirugarren partidua Ezkurra eta Iriartek jokatuko dute Zeberio II eta Urrutiaren aurka; eta azkeneko partidua Bereziartua eta Urkok jokatuko dute Matxin III eta Gazteluren aurka. Arratsaldeko 16.00etan hasiko da jaialdia.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!