hernaniko saskibaloiko taldeak Gabonetako lagunarteko torneoa jokatzen ari dira egunotan. Atzo partidu bana jokatu zuten; gaur beste hainbeste egingo dute, talde gonbidatuen aurka eta lehiaketarik gabe.
Bina partidu hernaniarrek
atzo eta gaur jokatzeko
Lagunarteko torneoa da eta ez dago eliminatoriarik, partiduak jokatzea eta gozatzea beste helbururik ez dute. Atzo kadete, jubenil eta senior taldeek partidu bana jokatu zuten. Gaur ere beste partidu bana dute jokatzekoa, arratsaldeko 16:15etan hasita. Kadeteetan, Hernani KEk Atletico San Sebastian taldearen aurka jokatuko du; jubeniletan, Hernani KEk Easo taldearen aurka egingo du, 18:00etatik aurrera; eta seniorretan, Teklan HKE Inter taldearen aurka ariko da, arratsaldeko 19:45etatik aurrera.
Gabonetako etenari
aurre egiteko
Gabonetako torneoa egiteko badago beste arrazoi bat: Gabonetako bi asteko eten luzeari aurre egitea. Rojelio entrenatzailearen esanetan, «bi asteko etena, jokatu gabe, askotxo da, batez ere seniorrentzat, ez baitute astirik bestela entrenatzeko».
Horregatik, besteak beste, antolatzen dute urtero torneoa. Talde gonbidatuek, plaka bana eta merienda jasoko dituzte ordainetan.