Urtezaharretako erronda egingo dute bihar

Kronika - Erredakzioa 2008ko abe. 30a, 01:00

Bihar Urtezahar eguna izaki, ohiturari eutsiz, errondan ibiliko dira hernaniarrak. Arratsaldeko 17:15etan jarri dute hitzordua, plazako arkupetan; plazatik zaharren egoitzara joango dira; ondoren, 18:00ak aldera, kale bueltari ekingo diote. Txistulariak eta bertsolariak izango dituzte lagun. Nahi duenak parte hartu dezake, baserritarrez janztea besterik ez da preziso.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!