GABONETAKO saskibaloi torneoa jokatuko da gaur eta bihar Hernaniko kiroldegian. Hernaniko saskibaloiko hiru taldeak jokoan ikusteko aukera paregabea izango da, beraz. Aurrez aurre, La Salle, Easo, Alde Zaharra, Inter eta Atco San Sebastian taldeak izango dituzte. Partiduak 16:15etatik aurrera jokatuko dira. Bestalde, gaurko ONCEko zenbakiarekin zozketatuko da saskibaloi elkarteko Gabonetako saskia.
Gaurko partiduak:
• Kadeteak: Hernani K.E-Easo. 16:15etan.
• Jubenilak: Hernani K.E-La Salle. 18:00etan.
• Seniorrak: Teklan Hernani K.E.-Alde Zaharra. 19:45etan.
Biharko partiduak:
• Kadeteak: Hernani K.E-Atco Sn. Sn. 16:15etan.
• Jubenilak: Hernani K.E.-Easo. 18:00etan.
• Seniorrak: Teklan Hernani K.E.-Inter. 19:45etan.