Ohorezko mailan jokatuko dute datorren urtean Iñaki Esnal eta Aitor Gorrotxategik

Kronika - Erredakzioa 2008ko abe. 29a, 01:00

IÑAKI Esnal eta Aitor Gorrotxategik Ohorezko mailan jokatuko dute datorren urtean. Ostiralean jokatu zuten igoerako partidua, Elgoibargo Atxotegi eta Loiolaren kontra, eta 22 eta 14 irabazi zuten. Hernaniko pelota elkarteko arduradunen esanetan, sekulako lorpena izan da, izan ere azken 11 urtetan, senior mailan, Hernani bigarren mailan izan da.

Gutierrez eta Irazustabarrena txapeldun
Jubenil mailako Gipuzkoako Txapelketako finalak jokatu dituzte Hernaniko pelotariek asteburuan, Ibarran. Aurrez aurre Hernaniko bi bikote izan dira txapela lortzeko lehian: Eli Gutierrez eta Amaia Irazustabarrenak osatutako bikotea, alde batetk; eta bestetik, Irati Ugalde eta Mirari Pagolak osatutako bikotea. Azkenean, aurrenekoek lortu dute Gipuzkoako txapelketa 30 eta 22 irabazita. Azpimarratzekoa da, 18 tantotara iritsi arte oso partidu berdindua izan zela. Hortik aurrera tartea haunditzen joan zen, nekea medio.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!