Kiroldegia, udala eta liburutegiaren ordutegia

Kronika - Erredakzioa 2008ko abe. 29a, 01:00

Aste honetan, Gabonetako oporrak direla eta, ordutegi berezia izango da kiroldegian, udalean eta Biteri kultur etxea eta liburutegian. -Udala, gaur eta bihar irekita izango da, baina abenduaren 31etik urtarrilaren 6ra bitartean itxita izango da, aipatutako bi egunak barne. -Biteri kultur etxea eta liburutegia, gaur eta bihar irekita izango dira; abenduaren 31n goizez irekiko dituzte bakarrik, 10:00etatik 13:00etara. Urtarrilaren 1etik 6ra itxi egingo dituzte (biak barne). -Kiroldegia, gaur eta bihar irekita izango da, baina abenduaren 31 eta urtarrilaren 1ean itxi egingo dute.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!