Osiñagako mus txapelketa azkarreko aurtengo sarituak Modesto Etxeberria eta Patxi Aranburu izan dira eta bi txerrikume eder irabazi dituzte, argazkian ikusten den bezala. Bigarrenak, Jesus Navascues eta Fernando Iturralde izan dira, argazkian urdaiazpikoarekin daudenak. Hirugarrenak, Jon Mari Beasain eta Iñaki Otegi izan dira eta arkume eder bat irabazi dute. Laugarrenak, Simon Goikoetxea eta Joseba Mariezkurrena izan dira eta saritan txuleta ederrak eraman dituzte. Bestalde, Osiñagako Gabonetako saskia Errotaran baserriko Pedro Ugalde eta Kontxi Alberdik irabazi dute.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!