Hernaniko Gazte Asanbladak antolatuta, bilera izango da gaur arratsaldean Gaztetxean. Bertan beste Gaztetxe batzuen funtzionamenduaz hitz egingo dute, eta ondoren, bertan bildutakoek beren iritzia emateko aukera izango dute, besteak beste, gai hauen inguruan: zer da gaztetxe bat, nola funtzionatu behar du, antolamendua, arauak, diru kontuak eta abar. Bileraren amaieran erabakiak hartuko dira. Hitzordua gaur, 18:00etan hasita, Gaztetxean.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!