Iñaki Loyarte izan da onena, txakur eta guztiko ehiza txapelketan

Kronika - Erredakzioa 2008ko abe. 28a, 01:00

TXANTXANGORRI elkarteak antolatuta XXX. Txakur eta guztiko ehiza txapelketa jokatu da, hilaren 14an eta 21an. Txapelketan, guztira, 21 ehiztarik hartu zuten parte, eta horien artean onena Iñaki Loyarte izan da, 1.246 puntu lortuta. Bigarren postuan, Gerardo Beraza geratu da 1.118 punturekin, eta hirugarren postuan berriz, Juan Maria Ugalde, 1.112 punturekin.

28 faisai eta 75 eper
Bi egunak gehituta, 28 faisai eta 75 eper ehizatu dituzte guztira. Ehizatutako faisai kopurua berdina izan zen bi egunetan, 14 alegia. Eperrrak berriz, lehenengo egunean 35 ehizatu zituzten eta bigarrengoan berriz, 40.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!