Amnistiaren Aldeko Mugimenduak prentsaurrekoa eman zuen ostiral iluntzean, astero presoen eskubideen alde egiten duten kontzentrazioaren ondoren. Prentsaurrekoan beren errealitatearen berri eman nahi izan zuten eta horrekin batera eskatu zuten «preso dauden gaixo larrien eta kondena beteta duten herritarren askatasuna».
Herriko presoen egoera
Amnistiaren Aldeko Mugimenduak azaldu duenez hiru herritarrek dituzte kondena beteta «eta hori dela eta kalean egon behar dute. Pako Lujanbio, Baldo eta azken hilabeteetan egoera honetan sartu den Inma Noble». Salatu zutenez «batzuk errealitate hau ezkutatzen saiatzen dira, baina ezin dute ukatu sufrimendu hori existitzen denik».
Konpromisoak eta deialdiak
Prentsaurrekoan adierazi zutenez, AAMak konpromisoak biltzen jarraitzeko asmoa du «gure eskubideen aldeko konpromisoen bila; gu eta gure senideak jasaten ari garena azalduko diegu sindikatuei, eragileei, behar diren ate guztiak joko ditugu. Ez gara inoiz isilik geldituko».
Deialdi bat ere luzatu zuten «denon eskuetan dagoelako euskal preso politikoak bizirik eta betirako etxeratzea. Gaixotasun larriak dituzten gure senideak gure ondoan behar ditugulako». Bide horretan urtarrilaren 3an Bilbon izango den nazio manifestaziora joateko deialdia luzatu zuten. Manifestazioa 17:30etan aterako da Bilboko Aita Donostia plazatik.
Gaur Langraitzera
Bestalde, gaur
Langraitzera martxa izango da. Autobusa goizeko 09:00etan aterako da Atsegindegitik. Abenduaren 31n, Martutenera martxa egingo dute eta goizeko 11:00etan aterako dira Astigarragatik. Arratsaldean, 19:30etan, enkartelada eta errepresaliatuen aldeko brindisa egingo dute, Plazan.