Maider Martinek infatil mailako Master Nazionala irabazi du

Kronika - Erredakzioa 2008ko abe. 27a, 01:00

MAIDER Martin tenista hernaniarra Espainiako txapelduna da, infantil mailako Master Nazionala irabazi ondoren, hilaren 12an, Zaragozan. Txapeldun izateko, Maiderrek, guztira lau partidu jokatu behar izan zituen, eta azkena, garrantzitsuena, Silvia Garcia madrildarraren aurka. Maiderren esanetan «lehenengo set-a izan zen zailena, gogorrena, baina 7-6 irabaztea lortu nuen. Bigarrena berriz, errezago irabazi nuen, 6-3». Master Nazionala irabazita, urtea ezin hobeto amaitu du Maiderrek, denboraldi oso ona egin eta gero; Espainiako beste txapelketa batean bigarren izan zen, eta beste hainbat zirkuitu eta masterretan ere oso emaitza onak lortu ditu. Hurrengo txapelketa otsailean jokatuko du.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!