Urteko azken partidua jokatuko du gaur Hernanik

Kronika - Erredakzioa 2008ko abe. 27a, 01:00

URTEARI amaiera bikaina emateko aukera izango du gaur Gorengoen mailako taldeak. Gaurko partidua etxetik kanpo jokatuko du, Pasajesen aurka; eta aldez aurretik begiratuta, badirudi partidu berdindua izango dela. Aurreko partiduan garaipena lortu zuten bi taldeek, eta sailkapen nagusian puntu bateko aldea besterik ez dute; nahiz eta hernaniarrak aurretik dauden. Txuri berdeek, gaur irabaziz gero, ligako lehen itzulia goi postuetan amaitzeko aukera bikaina izango dute; sailkapenean lehenengoa, Hondarribia, lau puntura baitute. Partidua gaur, 17:00etan, Pasaian.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!