GAUR Euskal Herriko Selekzioaren eta Euskal Herriko Federazioaren aldeko manifestazioa izango da Bilbon, eta Hernaniko Bai Euskal Herriari ekimenak eta herriko hainbat kirolarik deialdiarekin bat egin dute.
Bai Euskal Herriari ekimeneko kideek adierazi dute «askotan uste ez den tokitik etortzen direla konpromezuak. Zeinek ez du ustekabean hartu lehenik 165 futbolarik eta ondoren 860 kirolarik egindako adierazpenak». Horrekin batera adierazi nahi izan dute bukatu direla «promesa faltsuak, eta zatiketa interesatuak. Euskal Herriko selekzioak bide berri bati ekin dio, mugarik izango ez duen bidea».
Bukatzeko, gaur Bilbon izango den manifestazioarako hitzordua gogorarazi dute Bai Euskal Herriari ekimeneko kideek, «dei egiten dugu gaur Bilbon izango den manifestaldi nazionalera. Euskal Herriko federazioa! . Euskal Herriko selekzioa!». Manifestazioa arratsaldeko 17:30etan, abiatuko da Bilboko Aita Donostia plazatik.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!