Igandean euskal presoen aldeko bazkaria antolatu dute Demoek (desobedientzia zibilaren aldeko mugimenduak) euskal preso politikoak eta haien familiei elkartasuna adierazteko, Elizaberri Mugerreko Ibar trinketean. Bazkari honetan bereziki Kepa Pikabea, Epeleko presoa izango dute gogoan, eta harekin batean Txelis, Carmen Gisasola eta Joseba Urrusolo. Demoek iganderako zabaldu duten deialdian azaltzen dutenez, «presoek egindako irakurketa politikoak Demoen kolektiboak egin duenarekin puntu amankomun asko ditu». Aipatu dutenez, «irakurketa politiko horrek gaur egun borroka armatua tresna kontra-emankorra dela adierazten du, iragana gaitzesi gabe, gure indar harremana ahultzen duena eta Estatuena indartzen». Omenduko dituzten presoen hainbat senitarteko ere izango dira bazkarian. Bazkarira joan nahi izanez gero, Demoek telefono zenbaki bat jarri dute eskura:
+33 5 59 46 10 82 edo harremanak@demoak.org.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!