Bertsolataren barruan, bertso jaialdia izango da larunbatean Biterin. Andoni Egaña, Amets Arzallus, Igor Elorza, Sustrai Colina, Unai Gaztelumendi eta Xabier Legarreta izango dira bertsotan. Sarrerak egunean bertan jarriko dituzte salgai, emanaldia hasi baino ordu erdi lehenago, Biterin, 6 eurotan. Jaialdia gaueko 22:30etan hasiko da. Bestalde, bertso bazkari musikatua izango da urtarrilaren 3an eta Unai Iturriaga, Unai Agirre, Maialen Lujanbio eta Iker Osa izango dira kantari. Trama Eñaut Agirrek jarriko du eta saioa musikarekin girotuko dute Imanol Kamiok eta Aitor Atxegak. Bertso bazkarirako sarrerak salgai daude dagoeneko, Aralar eta Tripontzi tabernetan, 25 euroren truke. Bertso bazkaria eguerdiko 14:00etan hasiko da, Errioguardan.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!