Udal zerbitzuetako ordutegia

Kronika - Erredakzioa 2008ko abe. 24a, 01:00

Alkatetzak jakinarazi duenez, Udala itxita izango da zenbait egunetan. Alkatetzak azaldu duenez, langileek urteko lan orduak betetzen dituzten neurrian, egutegian hainbat zubi eta jai egun hartzeko aukera izan dute urte bukaera honetan. Honakoa da beraz udal zerbitzuek izango duten ordutegia: -Biteri eta liburutegia: abenduaren 24 eta 31n 10:00etatik 13:00etara irekita izango dira. 25etik 28ra eta urtarrilaren 1etik 6ra (aipatutako egunak barne) itxita izango dira. -Kiroldegia: abenduaren 24,25,31 eta urtarrilak 1 itxita izango da. -Udala: abenduaren 24tik 28ra eta abenduaren 31tik urtarrilaren 6ra itxita izango da (aipatutako egunak barne). Zerbitzuak egun askotan itxiko dituztenez, Alkatetzak jakinarazi du, premiazko zerbait duenak udaltzainak izango dituela eskura, egunean 24 orduz.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!