GABONAK iritsi dira eta famili giroan pasatzekoak diren egun hauek girotzeko kontzertuak izan dira azken egunetan. Larunbatean, Hernani Musika Eskolako Abesbatza eta Hernasax taldearen emanaldia izan zen Milagrosan. Eraikina jendez bete zen musikari gazteen Gabonetako emanaldia ikusteko. Igandean, Txistulari Bandaren txanda izan zen, aurten gonbidatu berezia izan dute gainera, Miren Zubillaga herriko pianojole gaztea.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!