UDAL Musika Banda eta Ozenki abesbatza elkartu egiten dira urtero sasoi honetan, Gabon kantuen emanaldia egiteko. Larunbatean ere ez zioten hutsik egin aurtengo zitari, ezta herriko musikazaleek ere, Milagrosa jendez bete baitzen. Kontzertuan zehar izan zen momentu berezirik, izan ere, Jabier Amenabar eta Ainhoa Pinedari lore eskaintza egin zieten. Biak ere Ozenki abesbatzako kideak dira eta arrazoi ezberdinengatik egindako lana errekonozitu nahi izan zieten.