Garaipen haundia lortu zuen Hernanik atzo Castellaeren kontra

Kronika - Erredakzioa 2008ko abe. 21a, 01:00

Castellae liderraren kontra jokatu zuen atzo Hernaniko waterpolo taldeak eta garaipen haundia lortu zuen. Castellae denboraldiko partidu guztiak irabazita zetorren kiroldegira, baina hala ere, ezin izan zuen hernaniarren kontra. Hernaniko taldeak ondo eutsi zion partiduari eta jokalari inportanteak falta arren, garaipena etxean geratzea lortu zuten, 10-9 irabazita.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!