ERRAZ irabazi zion atzo Hernanik Belenosi, 51-0. Partiduko lehenengo zatia nahiko motela izan zen, eta hernaniarrak Belenosen jokuan sartu ziren. Baina, hala ere, eta gauza haundirik egin gabe, atsedenaldira, 22-0, aldearekin joan ziren hernaniarrak.
Bigarren zatian berriz, txuri berdeak beraien jokoa egitea lortu zuten eta askoz hobeto jokatu zuten. Aurkariek gainera, behera egin zuten, eta azken emaitza 51-0koa izan zen.
Gernikaren partiduaren zain
Hernaniarrek egin beharreko lanak ezin hobeto egin zituzten atzo, eta orain, itxoin egin beharko dute. Gernikak, sailkapenean aurkari zuzenak, gaur jokatuko du partidua, eta emaitza oso garrantzitsua da hernaniarrentzat. Joan den asteburuko aukera bikaina galdu arren, txuri berdeak lider postua lor dezakete gaur. Gernikak irabaztea lortzen ez badu, Hernanirekin puntutara berdinduta izango da sailkapen nagusian.