Musika eskolako txistulari, dultzainero eta albokariak Xixonen izan ziren joan den asteburuan. Bertan, Oiartzungo Herri Musika Eskolakoekin batera, kontzertua eskaini zuten. Kontzertua Xixongo La Quintana eskolak antolatu zuen eta amaieran, euskaldun eta asturiarrek batera jo zuten.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!