Osiñaga Auzo Elkartekoak kuota jastotzen ibiliko dira gaur etxez etxe. Kuota urteroko moduan, 10 eurokoa izango da, eta trukean, elkarteak euro bateko Gabonetako loteria banatuko du auzokoen artean. Loteriarekin batera, gabonetako saski baten zozketan parte hartzeko boletoa ere emango dute.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!