Gabonak iritsi dira Maria Magadalena Zaharren Egoitzara, eta ospatzeko ekitaldi ugari antolatu dituzte. Gaur arratsaldeko 17:00etatik aurrera, txistorrada izango dute. Bihar, 18:00etan, Hernaniko Jubilatuen Abesbatzaren kontzertua izango da. Asteartean, Gabonetako bingo berezia, 17:00etan hasita. Asteazkenean, Eguberri bezperan, Olentzeroren bisita izango dute eta Gabon kantak kantatuko dizkiete. Ostiralean berriz, Igel txapelketa izango dute. Abeduaren 27an, larunbata, Puntto Txapelketa, eta egun bat beranduago, Toka Txapelketa. Urte Zahar egunean eta urtarrilaren 2an berriz, Bingo Berezia izango da. Azkenik, urtarrilaren 5an, erregeen bisita jasoko dute.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!