EAJ-PNV-2009 UDAL AURREKONTUAK «Aurrekontu proposamenaren kontra bozkatuko dugu; edukiagatik eta gestioa egiteko moduarengatik»

Kronika - Erredakzioa 2008ko abe. 22a, 01:00

ANDONI Amonarraizek, EAJ-PNVko bozeramaileak, jakinarazi du Gobernu Taldeak aurkeztu duen aurrekontu proposamenaren kontra egingo duela. Bi arrazoi aipatu ditu, «aurrekontuen edukia eta gestioa egiteko modua».

Udal aurrekontuak
Andoni Amonarraizen ustez, Udala «botuen gehiengoa bilatuz gobernatu behar da». Aipatu du, herri honi eragiten dioten erabakiak batzordeetan landu eta Plenoan onartu behar direla, eta Gobernu Taldeak aurreikusitako batzorde guztiak deitu beharko lituzkeela «udala egoki kudeatzeko». Horrekin batera nahi luke «Politika Sozialean aurrera atera beharreko ekimenak zein diren definitzea; izan ere, Politika Sozialerako aurrekontuaren %94 gastu ezberdinak bezala agertzen da, eta uste dugu, Politika Soziala garrantzitsua dela eta ekimenak definitzea eskatzen duela». Kanpoko asesoreetan gastatzen dena «razionalizatzea» ere nahi luke bozeramaileak. Udalak politika zorrotzagoa egitea ere nahi luke Andoni Amonarraizek: «aurrekontuak kuadratzeko eskatzea, aurreikusten den 980.000ko prestamoa alde batera uzteko». Nahi luke, baita ere, «Gobernu Taldeko politikarien soldatak izoztea eta berriro ere ez igotzea, azken urteetan oposizioko kideen dietak igo ez diren bezala».

Kirol Patronatuko aurrekontua
Kirol Patronatuko aurrekontuei dagokionean azaldu du, kontra bozkatuko dutela baita ere: «aurrekontu hauetan ez da sumatzen zein norabide jarraitu behar duen herriko kirolak, soldatak... argia, ura eta gasa ordaindu, eta diru laguntzak mantendu besterik ez da egiten». Andoni Amonarraizek azpimarratu du «berriro ere entzun gor» egin diotela EAJren proposamenari. Proposamen horrek ur parkeko tabernaren montajearekin zer ikusia du, gure ustez dirua aurreztea ekarriko lukeena».

Ongintzako aurrekontuak
Bukatzeko, Ongintza patronatuko aurrekontu proposamenaren kontra bozkatzeko arrazoiak azaldu ditu EAJko bozeramaileak: «alde batetik, etxez etxeko zerbitzuko orduak gutxitu egingo direlako, eta Gobernu taldea ez delako kapaza izan, Udalak Ongintzari egin beharreko ekarpena IPCarekin batean igotzeko, soldatak IPCa baino %2,3 gehiago igo dituenean». Horrekin batera, aipatu du Patronatua kudeatzen dutenek ez dutela bete «informazio eta parte hartze politikarekin, 52 zuzendaritza batzorde proposatu dira eta 12 burutu dira azken urtean».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!