Gabonak eta haurrentzako emanaldi eta jolasak Astigarragan

Kronika - Erredakzioa 2008ko abe. 22a, 01:00

Ekitaldiz betea izango da hilabete bukaera Astigarragan. Gaur, 11:30etan, Gabonetako kanten emanaldia izango da elizan. Bihar, Zuhaitz emakumeen elkarteak Jaiotza jarriko du kultur etxe aurreko lorategian. Eguberri bezperan berriz, goizean, Olentzero ibiliko da kalez kale Xaguxar taldearekin; eta arratsaldean, Oialumetik aterata, Etxerat elkartearekin ibiliko da. Abenduaren 27an eta 30ean berriz, haurrentzako emanaldiak izango dira. Abenduaren 27an, Made in jabon taldearen eskutik, musika, umore eta xaboi burbuila erraldoiekin osatutako ikuskizuna izango da kultur etxean. Sarrerak salgai daude 2,5 euroan, kultur etxean bertan. Abenduaren 30ean aldiz, haurrentzako jolasak izango dira, goiz eta arratsalde, Barandiaran plazan.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!