Gaur Santo Tomas eguna ospatzen da Euskal Herriko hainbat herritan, baina Hernanin, ostiralaz geroztik izan da txistorra jan eta eguna ospatzeko aukera. Gaur esaterako, oraindik ospatu ez duenak edo errepikatu nahi duenak izango du festa giroa Goiz Eguzkin 11:00etan, Zaharren Egoitzan, edo Gazte Txokoan. Santo Tomas eguna ospatzen ostiralean hasi ziren Inmaculada ikastetxean; Santo Tomaseko feria antolatu zuten, barazki, txistorra eta beste hainbat posturekin. Atzo berriz, herritar ugari hurbildu ziren San Joan Konpartsak Plaza Berrin antolatu zuen festara. Goizean talogileak izan ziren eta arratsaldean berriz, erromeria; txosna ere jarri zuten eta bertan txistorra egun osoan zehar erosi ahal izan zen. Atzo baita ere, Orkolagan, auzotar eta herritarrak bildu ziren, txistorra eta gaztainak jan eta ondorengo toka txapelketara.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!