Arrantza esparruko baimenak Txantxangorri elkartean daude dagoeneko. Baimenak Gipuzkoako Arrantza Federazioak ematen ditu eta Araxes eta Leitzaran ibaietan arrantza egiteko dira. Eskaera egiteko, eskaera orria eta karnetaren fotokopia federaziora bidali behar dira. Epea hilaren 31a arte dago zabalik eta eskaera bakoitzean lau arrantzalek har dezakete parte.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!