Tejados Aoiz Binakako txapelketako final laurdenetako ligaxka bihar bukatuko da.
Gaurko partiduan, Galarretan, finalerdietarako sailkatutako bi bikote arituko dira elkarren kontra: alde batetik Zeberio II-a eta Agirrezabala, eta bestetik, Urriza eta San Miguel. Gaurko partidua irabazten duenak, A taldeko lehen postua lortuko du. Hortaz, lehena geratuz gero, finalerdietan Ezkurra eta Gazteluk osatutako bikotea saihestuko dute.
Partidua jaialdiko bigarrena izango da, 16:00etan hasita.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!